XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Ume-kantak Itzaldi, Ernani`ko1976`gn. Epaillak 24 Erriko Etxean.
AUR-KANTAK Jaun-andreok:Orra or nere itzaldi onen gaia Ez neronek aukeratua; bestek eskatua baizik.
Bañan nik pozik aztertuko dedana.
Bai bait dago gai ontaz zer-esanik asko, eta, bear bada, baita zer-zuzendurik ere.
Gauza aundirik ez baño....
Izan ere, norbaitek uste lezake, aur-kanta, xinplekeri bat dala, nolanai egin litekean bertso-xorta, ezer sustantzizko gauzarik esaten ez duana, eta, orregatik, ez aztertzerik, ezta jaramonik egiterik ere merezi ez duan ximplekeri bat....
Ola mintzatzea, bai, izan litekeala xinplekeria.
Aur-kanta, gizonaren historian, ori baño zain eta zuztar luzeagoak dituan gauza da.
Luzaroko urtetan, Erriaren barrunbean, ezarian, ezarian, konturatzeke egosi eta mamitu dan sorkaria.
Gogo-sorkaria.
Espiritu-sorkaria.
Bere legeak dituan giza-lana; lege oiek begi ernez aztertu bearrekoak dirala ezik; begi ernez eta maite-begiz....
Gero ikusiko ditugu, pixkatxo bat bederenik, lege oiek.
Bitartean, orra señalatu, gai ontan izan diteken iritzi okerra: umeen kantak
Eta oraingotz kantaren beraren muña aztertzea gerorako utzi-ta, ikus dezagun astirotxoago ume-kanta, bere giroan, bere inguruan, bere historian.